Back

LH2 SARRIAN

Lehen hezkuntzako bigarren mailako ikasleok abentura honekin hasi genuen hilabetea, ilusioz eta urduritasunez aldi berean.
 Lehenengo egunean, aurkezpen-jolas batzuen ondoren, ginkana bat egin genuen herria eta ingurua ezagutzeko, eta arratsaldean eztiaren museoa bisitatu eta herriko parkean jolastu genuen. Eguna gaubela batekin amaitu genuen, eta leher eginda oheratu ginen.

Bigarren egunean naturan zehar ibili ginen Gorbeiaren magalean Sarriako Interpretazio Zentroraino. Bertan, inguruko fauna eta florari buruzko gauza asko azaldu zizkiguten. Arratsaldean, aterpetxean, mitologiari buruzko antzerki batzuk prestatzen aritu ginen. Afaldu ondoren, espero zen diskoteka iritsi zen, eta, ondoren, emozio askorekin, lotara joan ginen. 
 
Azken egunean, lehenik eta behin, dena biltzen aritu ginen, eta gero, gure antzezlanekin jarraitu genuen eta hainbat jolas dibertigarritan aritu ginen, modu kooperatiboan. Bazkaldu ondoren, etxera milaka oroitzapen buruan betiko!