
KAZETARI-SUKALDARI FINAK
- Date 2023-10-25
4 Urteko geletan kazetari bihurtu dira, familiari eta etxeari buruzko erreportaje bat prestatzen ari direlako. Aste honetan sukaldea izan da helburua eta Wrap errezeta paperean behin prestatuta, burutu eta dastatu nahi izan dute.
Osagaiak: Tortillak, letxuga, tomatea, gazta eta urdaiazpikoa
Laguntzaileak: Ama eta aita batzuk
Wrap prestatzen primeran pasatu genuen, bakoitzak bere gustora egin zuen, ordenean osagarri guztiak tortillaren gainean jarri zituzten baina biribilkatzea kostatu zitzaien, eskerrak gurasoek trebetasun handia duten.
Azkenean ÑAM ÑAM! Ze gozo! Aitek eta amek, badakizue hurrengo egunean afaria nork prestatuko duen , ezta?
ON EGIN!









