ONGI ETORRI 5 URTEKO GELARA
- Date 2022-10-20
Gaur kontatuko dizuegu nola hasten dugun eguna. Une esanguratsu horri “Harrera” deitzen diogu.
Ikasgelara iritsi bezain laster, elkarrekin jesartzen gara korrorroan, beti gure
arbel digital handiaren aurrean. Hor, gure bizipen eta istorio garrantzitsuenak kontatzeaz gain, zerrenda
pasatzen dugu, eguneko eguraldia komentatzen dugu eta elkarrekin otoitz bat
egiten dugu eguna primeran hasteko.
Ondoren, Ulises lagunari emanten diogu hitza. Berak
garuna estimulatzen digu ikusizko eta entzunezko
kanalaren bidez, gure gaitasunak hobeto garatzeko.
Ondoren, gure irakasleak egunean zehar zer egingo
dugun azalduko digu, eta kontzeptu berriak modu
dibertigarrian erakusten dizkigu.
Ipuinak ere kontatzen dizkigu eta abesti asko ikasten
ditugu.
Ikaskuntza Testuinguru Berriaren barruan lantzen ari garen Proiektuari buruzko
hiztegi-hitz garrantzitsu asko ikasten dugu, La Salle gure ikastetxearen
metodologia berria da.
“Harreran”, irakasleak zer nolako jarduerak egingo ditugun erakusten digu, eta,
horretarako, maskotak ditugu gurekin.
Maskotek gure Pentsamendu bertikala garatzen
laguntzen digute, hau da, Ezagutu eta Pentsatzen
irakasten digute.
Zerbait berria “ezagutzen” dugunean, betiko
geratzen zaizkigu grabatuta, eta horrek
“pentsarazten” digu gauza berriak ulertzeko.
Orain aurrera jarrai gaitezke, horrela ikastea oso dibertigarria da!