Back

Sestaoko Begoñako Andra Mari Ikastetxea, bi ikastetxeen bat-egitearen fruitua da. “Bizkaiko Altos Hornos” delakoak eraiki zituen. Lehena 1952an lantegiko langileen semeentzako pentsatua. Honen zuzendaritza Salletar Anaien esku utzi zuen. Bigarrena, langileen alabentzako pentsatua izan zen eta hamar urte beranduago altxa zen. Hau, Gurutzeko Alaben arduran jarri zuen.

Zergatik bi Erakunde hauen esku? Ba, gauza berbera egiten ari zirelako 1925tik honuntz Barakaldon. 2001eko irailean, bi ikastetxeek bat egin zuten, horretarako Elkartu Fundazioa titular bezala sortuaz. Gaur, 2 urteko haurrekin hasi eta 16 urtekoekin bukatzen den eskola da.