Back

GENERO BERDINTASUNA DBH4

DBH 4. mailako ikasleek aukera paregarria izan dute genero berdintasuna modu desberdin batean lantzeko. Hain zuzen, Googaz elkarteak Sestaoko Gaztegunean dinamika erakargarria ipini du martxan: alde batetik, ikasleek, errealitate birtualeko joko batera jolastu dute, eta beste aldetik, gaiaren inguruko hausnarketa kolektiboa egin dute.
 
Esperientzia honen helburua gure gizartean gehien isildutako eta normalizatutako indarkerietako bati aurpegia eta testuingurua jartzea da. Murgiltze emozional baten bidez, parte-hartzaileek genero-desberdintasunek egunero milaka emakume eta neskatoren bizitzan duten benetako eragina uler dezakete. 
 
Dinamikak, arazoa ikusarazteaz gain, eguneroko jarrerak, ikasitako rolak eta hori ahalbidetzen duen isiltasuna zalantzan jartzera ere gonbidatzen du. Izan ere, indarkeria ez da kolpeekin hasten, eta amaitzeko eraldaketa kolektiboa behar da.
0
    0
    Tus compras
    Tu carrito está vacíoVolver a la tienda