Back

EMADAZU LIKE BAT

Otsailaren 27an, ostiralean, DBH 2. mailako ikasleek prestaturiko belaunaldien arteko topaketa izan genuen. Ekintzak hasi aurretik, ikasleek hainbat eta hainbat kontu ezagutu zuten:  aitite-amamek nolako musika entzuten zuten txikitan, aisialdian zertan jolasten ziren, zinemara joaten ziren ala ez… hau da, euren txikitako bizimoduaren inguruko zerak.
Horren ostean, oroitzapen horiekin guztiekin gero burutuko zituzten jarduerak antolatzen hasi ziren: gimnasia, koreografiak, joku egokituak, hamarkada desberdinetako musika, kulturan oinarritutako "trivial"a, memoria lantzeko jolasak…
Ostiral goizean belaunaldien arteko topaketa izan genuen, barreak partekatuz eta elkarrekin disfrutatuz. Ikasleek errespetu handiz tratatu zituzten aitite- amamak, eurek euren bizipenak gogoratzen zituzten bitartean.
Maitasun handiz egindako esperientzia paregabea!
Egundoko irribarreaz itzuli ginen etxera, eta “Corazón contento” abestiak dioen bezala, bihotza poztasunez beterik.

0
    0
    Tus compras
    Tu carrito está vacíoVolver a la tienda