Back

BIGARREN MAILA GUSTUZ… BIDEZKO MERKATARITZA MUNDUARI ZABALDUZ!

Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleok oso proiektu interesgarria lantzen ari gara: “2.maila gustuz… Bidezko merkataritza munduari zabalduz!”.

Horregatik, besteak beste, “Con Eco” bisitatu dugu, ingurumena errespetatzen duen Sestaoko denda bat. Eta zorte handia dugu, gure ingurunea zaintzeko, gauzak egiteko beste modu bat erakutsi digutelako. Planeta pozik egon dadin, kontsumo arduratsua egiteak zer esan nahi duen ikasi dugu. Ba al dakizue zer diren “3 ARAUAK”? Gu jada martxan jartzen ari gara: Birziklatu, Murriztu eta Berrerabili.

Asko gustatu zaizkigu “Con Eco” denda eta Amaiak bertan saltzen dituen produktu guztiak. Eskerrik asko erakutsi diguzun guztiagatik!