Back

Ukelelea eta wake up tailerra

Hazteko baliabide paregabeak ditugu musika eta mugimendua: adimena bizkortzen digute, zentzumenak pizten dizkigute… eta, gainera, primeran pasatzen dugu! 😁

Hortaz, gure musika ikasketaren osagai ezinbestekoak ditugu abestea, dantzatzea eta ukelelea jotzea 🎶.🎥

Eta baditugu ‘Wake up’ uneak ere 😀 Adimena, gorputza eta mugimendua lantzeko tailerrak dira, atsedentxo aktiboak egiteko, berriro martxan jarri aurretik.La Sallen, martxan beti! 🏃