Gure izarren artean, izar handienetarikoa.
Jolas, tailer, bizikidetza eta topaketaren bidez balioen garapena hezteko gune irekia. Pertsonarengan, bere orokortasunaren, giza balioetan eta boluntariotzan oinarritutako aisialdia eskaintza zabala.
IZARTXO aisialdi taldearen proiektua proposatzen dugu, ikastetxean eskaintzen dugun heziketa integralaren osagarri gisa. IZARTXO aisialdi talde bat da, non guztiok parte har dezakegun. Umeak, begiraleak, irakasleak eta senideak partaideak izan gaitezke.
Kontsumismoak eta Internetek sekulako indarra eta eragina dituzten gizartean, gure taldean funtsezkoak diren balioak sustatzen ditugu: erantzukizuna, bizikidetasuna, sormena, solidaritatea eta justizia. Hori guztia lortzeko, jarduera ezberdinak egiten ditugu: jolasak, txangoak, eskulanak, topaketa tematikoak, etab.
Anima zaitez parte hartzera!
Tandanacui
“Bildu gaitezen edo elkartu gaitezen” esan nahi du ketxua hizkuntzan. Tandanacui taldeak DBH eta BATXeko ikasleek osatzen dituzte eta gaur egun munduan dauden arazoak ezagutzeko eta irtenbideren bat, txikia bada ere, bilatzeko elkartzen dira. Beharrean bizi direnen sufrimenduaz norbera eta ingurukoak kontzientziatzeko, boluntarioek zenbait ekintza egiten dituzte beren ikastetxean, hala nola hausnarketak, talde lanak, ikastetxea informazioa ematen duen materialarekin girotzea, merkatuak antolatzea, bizikidetzak, etab.
IZARTXO ETA TANDANACUI EGUTEGIA